San Martin festa dute bihar Aranon, eta bete-betea gainera. Era guztietako ekitaldiak izango dira: goizean, 10:00ak aldera abiatuta, Aranoko megalitoetan barrena ibiliko dira, arkeologia adituen eskutik.
Arratsaldean, Artzai Txakur erakustaldia, Ezkerren Bordako Pedro Mari Ansaren eskutik, 17:00etan.
Segidan, Argazki Lehiaketako sariak banatuko dituzte, megalitoei buruz egin dute aurten: Lau pertsonentzat gaua Bixargorrin, eta otordua Kontzeju Tabernan.
Aranoko berri, interneten
Web orria ere izango du aurrentzean Aranok, eta bihar aurkeztuko dute. Ondoren, arratseko 20:30ak aldera, talo eta gaztain jatea.