Umeentzako antzerkia, larunbatean: ‘Ahatetxo itxusia’

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 7a, 01:00

Istorio ezaguna ikusteko aukera izango da larunbatean, Hans Christian Andersenen liburuan oinarritua. 11:00etan, Biterin.

besteen berdina ez izatea ez da beti gauza txarra izaten, eta horri buruz ariko dira datorren larunbatean, Biterin, haurrentzako prestatu duten emanaldian. Ahate­txo itxusia antzezlana ekarriko du Bi­terira, Glu Glu Produkzioak taldeak, eta ordubete inguruko saioa izango da, 11:00etatik aurrera.

Nobela klasikoan oinarritua
Hans Christian Andersenen liburuan oinarrituta dago antzezlan hori, dagoeneko istorio klasiko bihurtua de­nean. Egunerokoan baliagarriak izan litezkeen gauzak erakutsi asmoz egindako istorioa da. Besteen berdina ez izatea ez da inor bazter­tzeko arrazoia, eta are gehiago, gainerakoei zer eskaini haundia izan lezake pertsona bakoitzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!