Zazpi ekitaldi, Garin tabernaren alde

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 7a, 01:00

Bingusa egingo dute bihar, eta BeHatxeRojak joko du larunbatean. Datozen hiru asteetan ere ekitaldiak izango dira. Herriko Tabernen auziaren barruan dago Garin taberna ere.

bingusarekin hasiko dira bihar, eta guztira zazpi ekitaldi prestatu dituzte, Garin tabernaren alde egiteko. He­rri­ko Tabernen auziaren ba­rruan dago Garin taberna ere eta epaiketen gastuei aurre egiteko prestatu dute egitaraua, Garin libre! Utzi Euskal Herria bakean! mezuarekin. Hasiera emateko, Bingusa egingo dute bihar, 23:00etatik aurrera, Garinen. Larun­batean BeHatxeRoja taldeak joko du, 23:00etan baita ere. Datorren astean Mono­lo­goa dute ostegunean, J.B. Pe­­dradesen eskutik: Pepinos po­dridos (en el trigo), 20:00­etan Ga­rinen. Larunbatean Mus txa­pelketa azkarra, 16:00etatik aurrera (5 euro bikoteko). Aza­roaren 22an, Kasernarat taldea izango da, 23:00etan. Azaroa­ren 23an berriz, Rafafa magoa, arra­tsalde-iluntzean. Eta buka­tzeko, azaroaren 29an, Eztan­daren kontzertua, 23:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!