Hiru saio: bi helduentzat eta bat umeentzat

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 9a, 01:00

El mayordomo pelikula jarriko dute gaur adin nagusiko herritarrentzat Biterin. Etxe Zurian Cecil Gaines maiordomoak izandako ibilbidea kontatzen da. Bi saio izango dira: 19:30etan eta 22:30etan. Umeentzat Zipi Zape kanikaren kluba pelikula jarriko dute. Zipi eta Zape zigortu egin dituzte uda guztia Esperantza ikastetxean pasatzera; konformatuko al dira? Saioa, 16:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!