Hernaniko Udala parte hartze foroa egiten ari da Hernanik dituen edo falta dituen kirol ekipamenduei buruz. Datozen bi larunbatetan bukatuko da prozesua, eta Udalak dei egin die hernaniarrei eta orain arte parte hartu dutenei bertara azaldu daitezela. Bilera, 09:30etan Biteri kultur etxean.
Plangintza egitea falta
Bi bilera geratzen dira, eta etorkizuneko plangintza egitea falta da. Larunbat honetan, irizpideak zehaztuko dituzte, etorkizuneko plangintzarako. Datorren larunbatean, azaroaren 16an, etorkizuneko plangintza erabaki egingo da.
Urrian bi bilera egin ziren, eta Hernaniko egoera zein den aztertu zuten. Orain arte, 25 lagun bildu dira bileretan, eta balorazio positiboa egin du Udalak.