Hildako ganadu edo abereak mendian utzi ahal izango dira aurrerantzean

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 6a, 01:00

Nafarroari eragiten dio erabakiak. Nekazariek idatziz eskaera egin eta baimena jaso beharko dute, eta ingurumena eta osasun babeserako distantziak errespetatu beharko dituzte.

orain arte galerazia zegoen, baina aurrerantzean Nafa­rroa­ko ganaduzaleek euren animaliak mendian utzi ahal izango dituzte, hiltzen direnean. Bazkarako eta esnetarako animalien kasuan baimenduko dute animalia hil ondoren mendian uztea: behor edo betizu, ahuntz eta behien ka­suan. Ardien kasuan, haragitarako direnean utzi ahal izan­go dira, eta esnetarako di­renean latxa arrazakoak izan beharko dute.

Sai edo putreentzat bazka

Hildako haragia jaten duten hegaztien mesedetan hartu dute erabakia; inguru honetan saiak edo putreak, gehien.
 
Eskaera bereziak eginda

Nafarroako Foru Aginduak dioenez, ez da baimenduko edozein lekutan animalia hil eta bertan uztea, inori jakinarazi gabe. Aurretik hartarako baimena emandako lekuetan utzi ahal izango dira animaliak hilda. Batetik, horretarako zo­nal­deak zehaztuko ditu Gobernuak. Bestetik, zonalde horretatik kanpora, he­rriek edo banakakoek bazkalekuak jartzeko eskaera egin beharko dute, eta hartarako baimena duten kasuetan bakarrik utzi ahal izango dituzte animalia hilak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!