Amher elkarteak urteroko Zine Zikloa antolatu du datozen hiru ostiraletan. Aste honetan La Clase pelikula emango dute, inmigrazioa eta hezkuntza lantzen dituen pelikula. Hain juxtu, bi gai horiek ardatz izango dituzte datozen asteetako pelikulek ere: Pobladores, eta Solo es el Principio.
‘La Clase’, Pariseko auzo marginal bateko eskola
Ikusten duenari zer pentsatua sortuko dio ostiral honetako pelikulak. Pariseko auzo behartsu bateko eskolan irakasle berria gogoz sartuko da, sistema eta erakusteko moduak ipurdiz-gora aldatzeko. Ikasle gazteek jarrera dibertigarri bezain gordinean hartuko dute, irakaslearen eredu guztiak dantzatzeko adina. Goi mailako lana, Laurent Cantet zuzendari frantsesarena. Hainbat sari irabazia da La Clase, besteak beste, Cannesen, 2008an, eta Cesar saria, 2009an.
Zine zikloa
Az. 8: ‘La Clase’
Az. 15: ‘Pobladores’
Az. 22: ‘Solo es el principio’
Sandiusterri - 19:00 - Doan
‘Zurrumurruen kontra zer egin Hernanin?’, bihar
Zurrumurruei buruzko laugarren eta azken saioa izango da bihar, 19:00etan, Biterin. Orain arte hiru hitzaldi edo tailerretan 25 lagun inguru ibili dira, inmigrazioaren inguruan sortzen diren zurrumurruei buruz informazioa jasotzen. Nondik datoz zurrumurruak, zer arma ditugu aurre egiteko... Bihar, saiatuko dira zurrumurruen kontra borrokatzeko erremedioak bilatzen.