Igor Corralesen margoak ikusteko azkeneko eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 5a, 01:00

Igor Corrales artista nikaraguarrak erakusketa jarria du Biterin, joan den bi asteetan, eta gaur izango da azkeneko aukera hura ikusi nahi duenarentzat. Xilografia eta linografiak dira batez ere, eta gai aldetik: bodegoiak, kai edo portuak, emakumezkoen siluetak... bizitza gogor baten ondoren, Somototik Europara etorri zen Corrales orain dela urte batzuk, eta orain herriz herri ari da bere lana ezagutarazten. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!