Munduko Pelota Batzarrak antolatuta, Nesken Gomazko Paleta lehiaketa ari dira jokatzen Zornotzan, eta tartean hernaniarrak ari dira, beste batzuren artean. Lehendabiziko partiduetan, ordea, ez dute zorterik izan, eta galdu egin dituzte euren partiduak: Maider Huizik erraz galdu zuen, 30-11, Johana Zair trinketeko jokalari izarra lagun zuela, Nagore Martin eta Ane Isasmendi gasteiztarren kontra. Huiziren bikoteak sekulako maila ematea espero zen, baina ez zen bat ere ondo moldatu ezker-paretan.
Amaia Irazustabarrenak ere galdu egin zuen, 30-24, baina partidu borrokatuagoa jokatu zuen, Rosa Diaz Venezuelakoarekin batera, Pradera eta García argentinarren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!