Bilera ostegunean, Saharako janari bilketa antolatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 5a, 01:00

Bilera egingo dute datorren ostegunean, 19:30etan Biterin, Saharako janari bilketa antolatzen hasteko. Saha­rako errefuxiatuen kanpamenduetan baldintza go­gorretan bizi dira, eta urtero laguntza moduan janaria bidaltzen zaie, beste hainbat ekintzaren artean. Herri asko eta asko dira janaria bidaltzen dietenak, eta horien artean bat Hernani.

Iaz 5,5 tona bidali ziren
Janaria eta behar beharrezko produktuak bidaltzen dira urtero saharar kanpamenduetara: azukrea, lekaleak, atuna eta sardinak, arroza, pasta, konpresak... iaz ere hernaniarrak portatu ziren, eta 5.500 kg bidali zituzten hara. Gipuzkoatik 60.000 kg bidali ziren, bi kamioi bete bete eginak, alegia. Antola­tzaileak gustora zeuden emai­tzarekin. Janari bilketa antolatzea ez da ordea, nolanahiko lana izaten, eta aldez aurretik prestatzen hasteko, bilera egingo dute ostegunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!