Hernanik 2-1 galdu, Erandion

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 5a, 01:00

Erandioko Betiko Neskak taldearen kontra, Hernanik galdu egin zuen asteburuan, Emakumezkoen Euskal Ligan. Bizkaitarrek 2-1 irabazi zuten, eta elkarrengandik gertuago daude orain bi taldeak. Hernani zortzigarren dago 9 punturekin, eta Erandio bederatzigarren, 8 punturekin. Hernanik etxean jokatuko du hurrengo partidua, Aurrera de Vitoria taldearen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!