Kotxe bat ibiliko da Hernanin IRPH indizea ez dela legezkoa salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 5a, 01:00

‘Kutxacar’ izeneko kotxea Hernanin izango da larunbatean, IRPH indizea azaroaren 1etik legezkoa ez dela salatzeko, eta horren ordezko indizea aplikatu behar dela eskatzeko. Hernaniko STOP Kale­ra­tzeak taldeak jakinarazi duenez, Kutxacar herriz herri dabil informazioa emanez, eta larunbatean Plaza Berrin izango da egun guztian.


Noiztik aplikatu behar da epaileek diotena?
Mailegu hipotekarioa duten askok, IRPHa ordain­tzen dute, eta epaileak esan duenez, IRPHa legez kanpokoa da. Epaileak adierazi du, azaroaren 1etik aurrera legez kanpo geratu dela IRPHa, beraz, beste indizea bat aplikatu behar zaie afektatuei. STOP Kaleratzeak taldeak adie­razi duenez, Kutxan egin­dako hipoteka gehienen klausuletan jartzen du, IRPHak balioko ez balu, Eu­ribor+1 aplikatuko dela. Orain kontua da, noiztik aplikatu behar duen Kutxak epaileek diotena: azaroaren 1etik au­rre­ra, ala bezero bakoitzari hipoteka errebisatu behar zaion datatik aurrera? Afek­tatuen iritziz ez dago dudarik, IRPHa legezkoa ez den egunetik bertatik. Horrek, diferentzia haundia eragingo lie­ke bezeroei hilero ordaindu beharreko kopuruetan, kasu batzuetan kopurua de­zen­te jaitsiko litzatekeelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!