Etiopiako Wukrori buruzko hitzaldia, datorren ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 6a, 01:00

Datozen egunetan hainbat kultur ekitaldi izango dituzte Goizuetan, ostiral honetan bertan hasita. Angel Olaran hernaniarrak Etiopiako Wukro herrian proiektua dauka martxan eta hari buruz ariko dira, 19:30etatik aurrera. Larunbatean lau ekitaldi dituzte: 11:00etan, Arrain Zopa egiteko ikastaroa. 10:30etan umeak gainean eramateko zapiak eta pixoihalak erakutsiko dituzte Maitema­itieko kideek. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera mus eta truk txapelketak, eta 17:00etan, joko kooperatiboak. Igandean, Jubila­tuen Eguna dute eta bete-betea gainera: pilota partiduak, bazkaria eta bertsolariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!