gipuzkoako Txapelketako zortzigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan senior mailako pelotariek. Zazpitik lau irabazi dituzte.
Ojuel eta Aizpitarterena izan da garaipen garrantzitsuenetakoa; 22-8 Txaloarteren kontra. Finalerdietarako sailkatu dira, dena irabazita. Finalerdia partidu bakarrera izango da, Hernanin.
Esnal eta Lizeagak, Bergararen kontra 22-14 irabazita, mailaz ez jaistea lortu dute. Azkenik, Oiaga eta Murgiondok galdu gabe jarraitzen dute; 22-14 nagusitu ziren Behar Zanaren kontra; ondorioz, finala hortxe-hortxe dute.
Kadetetan, Agirre eta Pagolak 22-17 irabazi zuten Aurrera Saiazen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!