Hilabete borobila da azaroa kulturaz disfrutatzea gustatzen zaien herritarrentzat: Santa Zeziliako kontzertuak, azokak, Antzerki Zikloa, Mendizale Astea, Zinea eta Inmigrazioa... Eta hilabeteroko beste hainbat kontu: Literatur Solasaldiak, erakusketak, Zilegi Eskolak, zinea...
Lau kontzertu,
Santa Zeziliaren omenez
Hernaniko musikariek lau kontzertu antolatu dituzte aurten, zaindariaren omenez. Hernaniko Musika Bandak estreinatuko du zikloa, hilaren 16an, Udaleko arkupetan emango duen kontzertuarekin. Musika Eskolako ikasleek bi emanaldi antolatu dituzte aurten: hilaren 21ean, Plazan, 17:00etan; eta hilaren 22an, Biterin, 18:30etan. Eta zaindariaren omenezko azken kontzertua Kantuz Abesbatzak, Hernani eta inguruko txistulariek eta Metal boskoteak emango dute; azaroaren 30ean izango da, 19:00etan, Sandiusterrin.
Antzerki Zikloko sarrerak, datorren astetik salgai
Antzerki zaleentzat urteko zita izaten da Biterin antolatzen duten zikloa. Hilaren 19n Palabras, 20an Su txikitan eta 21ean Nabajorum izango dira aurtengo hiru saioak. Sarrerak berehala agortu ohi dira, eta joateko intentzioa duenak datorren astelehenean, hilak 11, du erosteko zita.
Kulturen Arteko Azokan
hitzaldiak, postuak...
Urteroko ohitura bihurtzen ari den beste azoketako bat ere, azaroan izango da: Kulturen Artekoa. Hernani Errotzen taldeak antolatu du azaroko hirugarren asteburuan, 15etik 17ra.
Bigarren Eskukoa da hilabete honetako beste azoka; hilaren 30ean, Atsegindegin.
Mendizale Astean,
proiekzioak nagusi
Mendi irteeretako proiekzio eta azalpenak izango dira nagusi aurten, Mendizale Astearen barruan. Mendiriz Mendik antolatu du hilaren 11tik 15era.
Zinea eta inmigrazioa
Zinea aitzaki hartuta, inmigrazioaren egoera ezberdinak plazaratzen ditu urtero AMHER elkarteak. Aurtengo zikloak hiru egunetan izango da: 8an, 15ean eta 22an; Sandiusterrin, 19:00etan.
Azaroak 7 Hitzaldia buruko gaixotasuna dutenen senide edo zaintzaileentzat. Biterin, 18:00n.
Azaroak 7 Mahai ingurua. Zer egin dezakegu Hernanin zurrumurruen aurka? Biterin, 19:00n.
Azaroak 8, 15 eta 22 Zinea eta inmigrazioa. AMHER. Sandiusterrin, 19:00.
Azaroak 9 Haurrentzako antzerkia. Ahatetxo itsusia. Glu glu produkzioak. Biterin, euskeraz, 11:00.
Azaroak 9 Erromeria. San Joan Konpartsa. 18:30-20:30.
Azaroak 11-15 Mendizale Astea. Mendiriz Mendi elkartea. Biterin.
Azaroak 15-17 Kulturen Arteko Azoka. Hernani Errotzen.
Azaroak 16 Santa Zezilia kontzertua. Hernaniko Musika Banda. Udaleko arkupetan, 20:00.
Azaroak 20 eta 27 Zilegi Eskola: Euskal Herriko historia txanponen bidez. Mikel Legorburu. Biterin, 19:00.
Azaroak 21 eta 22 Hernani Musika Eskola publikoko ikasleen emanaldia Santa Zezilia egunean. 21ean Plazan, 17:00. 22an Biterin, 18:30.
Azaroak 25 Zilegi Eskola: Euskal Kantagintza berriaren historia laburra. Euskeraz. Biterin, 09:30-11:30 eta 19:00-21:00.
Azaroak 26 Ipuin kontaketa. Lur Korta. Udal Liburutegian. 15:30 (3.4 urte) eta 18:00 (5-7 urte).
Azaroak 30 Santa Zezilia kontzertua. Kantuz abesbatza, Hernani eta inguruko txistulariak eta Metal boskotea. Sandiusterri. 19:00.
Azaroak 30 Bigarren Eskuko Azoka. Atsegindegin.
ANTZERKI ZIKLOA (Biterin, 20:00. Sarrerak azaroaren 11tik salgai)
Azaroak 19 Palabras. Hika antzerki taldea. Gaztelaniaz.
Azaroak 20 Su txikitan. Glu Glu produkzioak. Euskeraz.
Azaroak 21 Lingua Nabajorum. Ez dok hiru Bikoteatroa. Euskeraz.
LITERATUR SOLASALDIAK (Udal liburutegian, 19:30)
Azaroak 13 Stoner (John Willians) J. L. Canchorekin. Gaztelaniaz.
Azaroak 19 Ez naiz ni (Karmele Jaio). Ane Mayozekin. Euskeraz.
ERAKUSKETAK (Biterin, 18:00-20:00)
Azaroak 5 Margoen erakusketa bukaera. Igor Corrales.
Azaroak 12-26 Egur taila. Maider Kalonje.
GAZTE TXOKOA
Azaroak 3 Pultserak egiteko tailerra
Azaroak 6 eta 7 Kandela tailerra
Azaroak 13 Harremonak
Azaroak 20 eta 21 Marko tailerra
Azaroak 29 Mahai tenis txapelketa