Hiru errugbilari hernaniar Estatuko Selekzioaren deialdian sartu dira: Jon Insausti, Igor Genua eta Xaber Garmendia. Estatuko selekzioak Hego Amerikan jokatuko dituen partiduetarako deialdian sartu dira hiruak, azken orduan. Kontzentrazioa gaur hasiko dute eta hilaren 17ra arte egongo dira bertan. Hilaren 9an Santiagon jokatuko dute Txileko selekzioaren kontra; eta azaroaren 16an Montevideon, Charrua estadioan, Uruguayren kontra. Horiek Estatutik kanpo; hilaren 23an Japoniako selekzioaren aurka neurtuko dituzte indarrak Madrilen; partidu horretarako, momentuz, ez dago deialdirik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!