Barrenetxea IVa protagonista, atzo

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 2a, 01:00

txapela defendatzeko bi­dean, Endika Barrenetxea erremontista hernaniarrak eman du aurreneko pausua. Juaristirekin batera, erraz gailendu ziren atzo Ezkurra eta Agirrezabalaren kontra; 29-40. Garaipenarekin 4 puntu lortu dituzte. Barrenetxea IVa izan zen partiduko protagonista, be­rak markatu baitzuen aldea. Partidua berdindua izan zen erdialdera arte, 20-24ko mar­kagailuarekin. Handik au­rrera Barrenetxeak hartu zuen partiduaren karga, eta sake bikain eta pelotakada ikusgarriak tarteko, aurretik joan ziren markagailuan, partidu bukaerara arte: 21-28, 22-30 eta 29-40.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!