Komunikazioa izango du ardatz Daiteke Orientazio Zerbitzuko ikastaro berriak. Lanbideren parte da Daiteke, eta helburu du lanik gabe dauden herritarrak hezteaz gain, orientatzea eta lana bilatzeko prozesu horretan laguntzea.
Nola landu komunikazioa?
Komunikazioa ondo lantzea garrantzitsua izan liteke bizitzako egoera ezberdinetan, eta kasu bakoitzean nola landu eta nola egokitu erakutsiko dute ostiraleko ikastaroan.
Zerk oztopatzen zaitu komunikatzerako orduan? Asko izan daitezke arrazoiak: lotsa, segurtasun eza, beldurra... orri aurre nola egin erakustea izango da ikastaroaren erronketako bat.
Komunikatzeko erabili litezkeen kanal edo modu ezberdinak ere landuko dituzte ikastaroan: hitzezko komunikazioa eta hitzik gabekoa esaterako.
Sentimenduak adierazteko orduan ere, komunikazioak badu bere garrantzia. Nola adierazi barruan sentitzen duzun hori?
Izen ematea, zabalik
Ikastaroa taldeka emango, Biteri kultur etxean, ostiralean, goizeko 09:30etatik 11:30etara. Izena emateko epea zabalik dago: www.lanbide.net, jaionea@daiteke.com edo 943 57 54 24.