bi modutara galdu liteke partidu bat: gaizki jokatuta edo joko ona erakutsita. Bigarren kasua izan zen atzo, Hernaniri gertatutakoa. 0-1 galdu zuten Hondarribiaren kontra Zubipen, nahiz eta aukera gehiago izan. Atsedenaldira 0-0 joan ziren; Hernanik bizpahiru aukera garbi izan zituen aurreneko zatian, baina ez zuen azkeneko metroetan asmatu. Bigarren zatia hasi bezain laster, defentsaren akats baten ondorioz jarri ziren hondarribiarrak aurretik. Urduritasuna izan zen nagusi handik aurrera, eta Hernani saiatu bazen ere, 0-1ekoarekin bukatu zen neurketa. Ez du bolada ona Hernanik azken aldian, eta horrekin haustea du helburu, epe motzean. Garaipen baten beharra du taldeak, ilusioa eta konfiantza berreskuratzeko. Horren bila aterako dira datorren asteburuan, Bergaran.
Erandio-Hernani gaur,
Zubipen
Emakumezkoen ligako taldeak Erandio hartuko du gaur Zubipen. Neurketa irabaziz gero, aurreneko postuetara gerturatzeko aukera izango du talde hernaniarrak. Partidua, 18:30etan.