GARAIPEN garrantzitsua eskuratu zuen atzo Hernanik Sevillako La Cartuja zelaian. Etxetik kanpo, denboraldiko aurreneko garaipena lortu zuen, Ciencias Cajasoli 18-22 irabazita. Talde gaztea izan zuen aurrean Hernanik, indartsu jokatu zuena, batez ere aurreneko zatian. Sevillarrak 10-0 irabazten joan ziren atsedenaldira.
Bigarren zatia, Hernanirena izan zen. 19 puntu egin zituzten denbora gutxian; hiru entsegu, Iñaki Leonet, Ion Olano eta Mattin Mujikak. Igor Genuak bi gauzaketa egin zituen eta drop bat. Emaitza, 18-22koa, hernaniarren alde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!