Diputazioak onartu berri du Gipuzkoako Bidegorrien Oinarrizko Plana, eta bederatzi ardatz edo bide nagusi aurreikusten ditu, Gipuzkoako eskualde nagusiak elkartu ahal izateko. Horietako bat Hernanitik pasako da, hain zuzen Beasain eta Donostia lotuko dituena.
450 km bidegorri
Guztira bederatzi bidegorri nagusi biltzen ditu Oinarrizko Planak, eta 450 km guztira. Hauek dira aipatzen diren bederatzi bidegorriak:
1) Donostia - Irun
2) Donostia - Mutriku
3) Donostia - Beasain
4) Debarroa
5) Urola bailara
6) Bergara - Beasain
7) Bidasoa bailara
8) Leitzaran bailara
9) Ego bailara
Bizikletaren aldeak
Diputazioaren planean aipatzen denez, bizikleta garrantzia haundia hartzen ari da, eta gauza asko ditu bere alde: «Garraiobide biguna da, ingurumenaren ikuspegitik iraunkorra, energiaren aldetik eraginkorra eta gizarte alorrean osasungarria eta bidezkoa».
Horregatik, Diputazioak ezinbestekotzat jotzen du bizikletentzako eta oinezkoentzako bide sare bat edukitzea «eskualde eta herri nagusiak bilduko dituena».
Hernaniko lanak berehala
Berez, berehala hasiko dira Hernaniko lanak, eta Karabel eta Portu lotuta, Urnietatik Donostiara bizikletaz joan ahal izango da. Hortik aurrera, Urnieta eta Beasain lotzea geratuko da, eta hor ere lan asko egina dago.