Denboraldia ilusioarekin hasiko dute gaur, bi taldeek

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 2a, 01:00

asko entrenatu eta gero, denboraldi berria hasteko irrikan dira Hernaniko waterpolo jokalariak. Bi talde ditu aurten Hernanik, emakumezkoa eta gizonezkoa. Gaur hasiko dute liga, talde beraren kontra. Neskak Euskal Herriko ligan ariko dira, eta aurreneko partidu honetan Lautada taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak. Gasteizen izango da neurketa, 18:30etan. Gizonezkoak Euskal Herriko senior ligako igoera txapelketarekin hasiko dute denboraldia. Aurreneko partidu hau ere talde beraren kontra jokatuko dute, igerileku berdinean. Partidua 19:45etan hasiko da.

Garaipenarekin hasteko desioa 

Joan den urtean ez zen nahi be­zain ondo joan, eta aurten ilusio bereziarekin hasiko dute denboraldia. Aurreneko garaipenak i­n­darra emango die eta horren bila aterako dira, igerilekura!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!