Sevillan dira hernaniarrak, azken garaipenak eta gero, animo eta konfiantzaz kargatuta. Cajasol Ciencias taldearen kontra jokatuko dute gaur, La Cartuja zelaian, 11:30etan hasita.
Talde gaztea izango dute aurrean, harrobian oinarritutakoa. Liga ez dute nahi bezain ondo hasi, eta garaipenaren beharrean dira sevillarrak. Aurreko jokoan indartsu aritzen dira eta jokalari arriskutsuak dituzte, Iñiguez edo De Juan esaterako.
Hernanik aurreneko garaipena lortu nahi du etxetik kanpo, eta helburu horrekin zelairatuko dira gaur.
Interneten, ikusgai
La Cartujara joaterik izan ez dutenek internetetik jarrai dezakete partidua, deportesevilla.tv web orrian.