Aranoko Jai Batzordeak argazki lehiaketa antolatu du. Aranoko paisaia megalitikoen argazkiak izan behar dute Lehiaketara aurkezten direnak. Edozeinek har dezake parte eta teknikak ere, guztiak onartzen dira (montatu gabeak). Bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ditzake: paperean, 15x20 cm markorik gabe; digitalean 15x20 cm JPEG konprimitu gabe eta 300 ppp. Argazkiaren atzealdean jarri behar dira izenburua, egilearen datuak, telefonoa eta posta elektronikoa. Argazkiak entregatzeko azken eguna bihar da, 20:00etan, Kontsejuan edo Udalean. Sari banaketa azaroaren 9an egingo dute: Aranon asteburua, 4 pertsonentzat. Informazio gehiago: aranophoto.wordpress.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!