San Miguelek aurreneko partidua gaur, Binakako txapelketa haundian

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 1a, 01:00

Binakako Txapelketa irabazteko faboritoa den bikoteetako batek gaur jokatuko du estreinakoz: Etxabe IIak eta San Miguelek; aurrean Etxeberria IV eta Etxeberria IIIa izango dituzte. Bi bikoteek aurreneko lau puntuak lortzea dute helburu. Etxabe IIak eta Etxeberriak IVak lehendabiziko aldiz jokatuko dute maila honetako txapelketa bat eta itxura ona eman nahiko dute, biek ere aurreko koadroetan. Etxabe IIak egungo atzelari onena izango du lagun; eta Etxeberria IVak bere indarra, eta atzelari on bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!