Esker ona jaso zuten 29 hernaniarrek, odol emaile izateagatik

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 1a, 01:00

Gipuzkoako odol emaileekin batera jaso zuten domina, Urnietan.

Urtero bezela, odol emaileei omenaldia egin zien Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak. Pasa berri den igandean izan zuten ospakizunetarako eguna, eta bertan izan ziren omenaldia jaso zuten 29 hernaniarrak. Esker ona jaso zuten, odo­la 25 aldiz, 40 eta 50 aldiz emateagatik.

Urnietako Oianume jate­txean elkartu ziren, festarako. Guztiak elkartu eta intsignia eta diploma banaketa egin zu­ten lehendabizi; eta ondoren, elkarrekin bazkaldu zuten.

Hernaniarrak, anfitrioi
Aurten Hernaniko ordezkaritzari egokitu zaio festa eguna antolatzea eta Luis Intxauspe Alkatea eta Glori Mendinueta zinegotziak bertan izan ziren. Alkateak esker hitzak izan zituen odol emaile guztientzat, egiten duten ekarpenagatik: «oso gutxitan eskertzen da, baina berebiziko garrantzia du»

800 odol emaile, Gipuzkoan
Datuei erreparatuz gero, aurten, Gipuzkoan, 800 odol emaile egon direla esan zuen Sabin Urzelaik, Elkarteko Lehendakariak: «35.000 odol emate egin dira, 10.000 per­tsonen bizitzan izan du eragina. Beste pertsona bati bizitza ematea oso garran­tzitsua da, eta askotan, ahaztu egiten dugu.

50 urte, datorren urtean
Datorren urtean 50 urte beteko ditu elkarteak, eta bi erronka zehaztu dituzte: odo­la ematen jarraitzea eta gazteengana iritsi eta animatzea.

Erronka berria
Erronka berria ere badute da­tozen urteetarako: 2 urtetan 500 emaile lortzea. Emaileak 50 urtetik beherakoak izan behar dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!