Oindira irteera antolatu dute, gazte eta helduentzako

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 1a, 01:00

Irteera datorren asteburuan egingo dute, hilaren 10ean. Joan nahi dutenek izena eman behar dute elkarteko bulegoan.

Oindiko tontorra da, hernaniarrek txikitatik begibistan izan dutenetako bat. Mendiriz Mendi elkarteko kideek bertara igotzeko aukera jarri die datorren asteburuan,  bereziki gazteei. Hila­ren 10ean egingo dute irteera, Atsegindegitik goizeko 09:00­etan aterata. Helduek ere, nahi izanez gero, badute joateko aukera. Prezioa 5 eurokoa da gazteentzat; eta 2 eu­rokoa helduentzat.
Irteeran parte hartzeko izena eman behar da elkarteko bulegoan (Iturregi Plaza). Horretarako, hiru egun dituzte: astelehen, ostegun edo ostiraletan, iluntzeko 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!