Banaiz Bagara elkarteak urteak daramazki euskera herritarrei gerturatzen. Klaseak, irteerak, dantza saioak... denetarik antolatzen dute, helburu berarekin. Oraingoan musika emanaldia antolatu dute. The Rolling Immigrants taldeak joko du gaur, iluntzeko 19:00etan, Txema tabernan, Euskara Guztiontzat programaren barruan. Bertako eta nazioarteko kantak abestuko dituzte eta gerturatukoek ere izango dute abesteko aukera.