Banaiz Bagara elkarteak musika emanaldia antolatu du bihar. Euskal Herriko eta Nazioarteko abestiak kantatuko dituzte
Txile, Errumania, Senegal eta Alemaniako musikariek, The Rolling Immigrants taldeko kideek. Entzuteko eta kantatzeko aukera emango duen musika emanaldia izango da: errepertorio erdia euskeraz eta erdia musika internazionala izango da. Liburuxkak banatuko dituzte, abestiak ez dakizkitenek, kantatzeko aukera izan dezaten. Emanaldia Txema tabernan izango da,
arratsaldeko 19:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!