Adineko ezinduak zaintzen dituzten familientzat, ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 31a, 01:00

Asko dira etxean adineko ezinduak zaindu behar di­tuzten familiak. Horiei la­guntzeko asmotan, Sen­dian programaren barruan ikastaroa antolatu du On­gin­tzak, Diputazioaren la­gun­tzarekin. Euskeraz izango da, eta helburua da zaintzaileek prozesu hori errazteko be­har dituzten pausuak ikastea. Ikastaroa azaroaren 7an hasiko da, eta lau saio izango ditu: azaroaren 14, 21 eta 28an gainerako hiruak. Au­rreneko saioan emozioak eta norbereburuaren zaintzak duen garrantzia aztertuko dute: arriskuak, mugak... Dolua izango da bigarren saioko gaia: motak, etapak, laguntza... Hirugarren saio­an autoestima nola sendotu erakutsiko dute. Eta laugarren eta azkenekoan, emozioek sortu ditzaketen kalteak nola saihestu: antsietatea, depresioa, estresa...

Izena eman behar da
Ikastaroa Biterin emango da, 15:00etatik 17:30etara. Ize­na emateko epea zabalik dago; Ongintzan bertan eman liteke, edo 943 55 78 54 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!