Euskal kantuak eta nazioartekoak uztartuko dituzte Banaiga Band eta The Rolling Immigrants taldek etzi, Txema Tabernan eskainiko duten emanaldian. Entzuteko eta kantatzeko aukera emango duen musika emanaldia izango da. Txile, Errumania, Senegal eta Alemaniako musikajoleak izango dira. Errepertorio erdia euskal kantuak izango dira; eta gainontzekoa nazioarteko abestiak: ingelesez, frantsesez, errumanieraz, alemanez... Emanaldia iluntzeko 19:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!