Sukaldaritza ikastaroan izen ematea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 30a, 01:00

Hernaniko Udalak Sukaldaritza ikastaroa antolatu du Lanbiderekin batera. Azaroaren 15ean hasiko da eta 740 ordukoa izango da. Astez emango dute, Transpacarreko sukaldean, 09:15etatik 14:15etara. Izena emateko epea azaroaren 6ra arte izango da zabalik eta bi modutara eman liteke: www.lanbide.net, Lasarteko Lanbide bulegoan. Informazio gehiagorako: 943 55 18 08.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!