Zuzendaritza aldaketa eta proiektu berriak aztergai, gaurko Batzarrean

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 31a, 01:00

Dobera Euskara Elkarteak urteko Batzar Nagusia deitu du gaur arratsaldean. AEKko lokalean izango da, iluntzeko 19:00etan hasita. Gai zerrendan hiru puntu dituzte aztergai: iazko akta onartzea; 2012ko balantzea eta 2014rako egitasmoak eta aurrekontua; eta Zuzendari­tza aldaketa. Azken puntu honekin lotuta, bazkideren batek bere burua aurkeztu nahi badu Zuzendaritzako kide izateko, aukera du, lehenbailehen elkartearekin harremanetan jarrita. Elkarteak etorkizunera begira dituen proiektu berriak ere, azalduko dira gaurko Batzarrean. Hori horrela, deialdi berezia egin nahi diete bazkideei, Ba­tzarrera azaltzeko.

Iazko aktak eta txostenak, eskuragarri
Batzarraren aurretik norbaitek iazko akta edo Dobera-Kronikako txostenak nahi balitu, bere osotasunean irakurri ahal izateko, eskuragarri ditu elkarteko lokalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!