Inauteriak zuk egindako kartelarekin iragarri nahi?

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 30a, 01:00

Kartelak aurkeztu litezke abenduaren 20a bitartean. Saria 600 eurokoa izango da. Irabazlea urtarrilaren 24a baino lehen jakingo da.

Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da. Nahi duen guztiak har dezake parte, herrikoa izan hala ez. Epea abenduaren 20ra arte dago zabalik, eta lanak Biteri kultur etxean entregatu behar dira; ordutegia 18:00etatik 20:00etara da.


Bete beharreko baldintzak
Modalitate artistiko guztiak onartzen dituzte lehiaketan, baina partehartzaileek zenbait baldintza bete behar dituzte: Paperean edo kartoi-lumazko euskarrian entregatu behar dira lanak, 38 cm-ko zabalera x 44 cm-ko altuerakoak. Formatu digitalean ere aurkeztu beharko dira, formatu edo neurri berean, 300 ppp-ko erresoluzioarekin eta CMYK kolorearekin. Kartelaren izenburua Hernaniko inauteriak 2014 izan behar da. Lehiakideak aurkeztu dituzten obren erantzule izango dira. Lanak sinadurarik gabe eta kartazal itxian entregatu behar dira. Bertan, egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia adierazi behar dira.


Irabazlea urtarrilean jakingo da
Kartel sarituaren berri urtarrilaren 24a baino lehen emango dute. Inauterietako Jai Batzor­deak aukeratuko du irabazlea, eta Kultur Ba­tzordeak berretsi beharko du; erabakia apelaezina izango da. Irabazleak 600 euro jasoko ditu. Saritutako obrak Hernaniko Udalaren jabetza izango dira. Gainontzeko obrak otsailaren 15a baino lehen jaso beharko dira; jaso ezean, Udalaren eskura pasako dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!