Ugaldetxoko basoetatik ibilaldi gidatuan parte hartzeko, izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 29a, 01:00

Mendi ibilaldia antolatu dute igandean Ugaldetxo inguruan. Adituen azalpenak izango dituzte lagun, Ugaldetxoko basoak ibilaldi gidatuan parte hartzen duten lagunek. Errenteriako eta Donostiako Udalek antolatu dute, eta Añarbeko Mankomunitatea ere tartean da. Añarbeko baso erreserba sortu berri dute eta urtean zehar hori ezagutaraztea dute helburu, gisa honetako ibilaldi gidatuekin. Igande honetan euskeraz izango dira azalpenak; eta erderaz nahi dituztenek, datorren astean izango dute aukera. Debalde da, eta norberak eraman behar ditu jana eta edaria. Goizeko 09:15etan abiatuko dira Ugaldetxoko jatetxetik, eta buelta 14:00etan egingo dute. Informazio gehiagorako edo izena emateko: info@galemys.com edo 943 55 54 31.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!