Aitor Beroz onena, tokan; eta Paul eta Maddiren tortillak, goxoenak

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 29a, 01:00

Txantxillan festa eguna antolatu zuten larunbatean, aurreneko aldiz. Auzotarrekin eta hernaniarrekin, bete-betea egon zen Plazan, egun osoan. Ekitaldi ugari antolatu zituzten egun osoan, horien artean, txapelketa eta lehiaketak. Tokan Aitor Beroz, Arantxa Goikoetxea eta Urtzi Gartzia izan ziren onenak, 38 partaideren artean. Tortilla lehiaketak ere sekulako arrakasta izan zuen, 30 partehartzailerekin. Kasu honetan, goxoenak Paul eta Maddi anai arrebenak eta Juani Vilchezenak izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!