hamalau puntu bozkatuko ditu gaur, arratsaldeko 19:00etan, Udaleko Areto Nagusian izango den Plenoak. Horien artean aipatzekoa da, 2014ko ordenantza fiskalak bozkatuko direla gaur. Ordenantza horien barruan, proposatzen da etxebizitza hutsak izateagatik %100 gehiago ordaintzea. Erabaki horrekin bilatzen dutena da, etxebizitza hutsak mugimenduan jartzea, hau da, alkilerrean.
Batzorde berri baten sorrera ere, bozkatuko da gaur arratsean: Toki Garapeneko Batzorde informatzailea: Enplegua, Merkataritza eta Turismoa. Etorkizuneko pausuak nondik nora joango diren ikusita, Batzorde berri hori sortzea erabaki du Udalak. Eta bide batez, beste Batzorde batzuetan lantzen ziren gaiak, bertan lantzea; orain arte Enplegua eta Hezkuntza Batzorde berean zeuden, eta Turismoa eta Kultura beste batean.
Bestalde, Bilduk mozioa aurkeztuko du gaurko Plenoan: Epaiketa politiko gehiagorik ez! izena duena.
Beste hainbat puntu
Aipatutako puntu esanguratsuez gain, gaurko Plenoak beste hainbat erabaki hartu ditzake: Igerileku irekietako araudi nagusia, Taxi Zerbitzuen tarifak (eskualdekoak dira) eta Turismo Plana, esaterako.