Izena emateko azken eguna, bihar

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 31a, 01:00

Euskararen egunaren harira, Mintzodromoa antolatu du abenduaren 3an Udal Euskaltegiak. Helburua, elkartu eta euskeraz hitz egitea: ohitura gutxi dutenek, ondo moldatzen ez direnek, motibazioa behar dutenek... guztiek dute aukera. Izena emateko azken eguna bihar da eta horretarako bi bide daude: 943 33 18 96 telefonora deituta edo euskaltegi@hernani.net helbidera idatzita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!