Behobia Donostia lasterketa ospetsua jokatuko da datorren azaroaren 10ean. Jakinarazi dutenez, lasterketa ordu erdi lehenago hasiko da aurten, 10:00etan hain zuen. Hori horrela, Hernanitik Behobiara joango den autobusa ere ordu erdi lehenago aterako da, 08:00etan (eta ez 08:30etan). Hernaniko Kronikak argazkia aterako die aurten ere, lasterketan parte hartuko dutenei. Zita 07:45etan, Atletismo pista ondoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!