Astebete, argazkiak atera eta entregatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 28a, 01:00

Aranoko Jai Batzordeak argazki lehiaketa antolatu du eta astebete besterik ez da geratzen argazkiak entregatzeko (azaroak 3, 20:00e­tan, Kontsejun edo udaletxean). Aranoko paisaia megalitikoen argazkiak izan behar dute. Edozeinek hartu dezake parte eta edozein teknika onartzen da (montatu gabe). Bakoitzak 3 argazki aurkeztu ditzake, gehienez: paperean 15x20 cm markorik gabe; digitalean 15x20 cm JPG konprimitu gabe eta 300ppp. Argazkiaren atzeko aldean jarri behar dira: izenburua, egilearen datuak, telefonoa eta posta elektronikoa. Sari banaketa azaroaren 9an izango da. Saria: Aranon asteburua, 4 pertsonentzat. Informazio gehiago: aranophoto.wordpress.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!