Uterga eta Ionentzat, aurreneko 4 puntuak

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 28a, 01:00

Larunbatean hasi zen Binakako Txapelketa Nagusia, Urriza-Endika eta Uterga-Ionen arteko lehiarekin. 34-40 irabazita, Uterga eta Ionek lortu zituzten txapelketako aurreneko 4 puntuak. Urriza eta Endikak berriz, puntu bakarra lortu zuten. Txapelketako aurreneko partidua maila haundikoa izan zen. Azken hamar tantoetan erabaki ziren irabazleak, 30na berdintzera iritsi baitziren. Urriza eta Endikak zuzendu zuten partidua eta aurretik izan ziren 26-21 arte. Baina Utergak Endikaren errebotean aurkitu zuen ahultasuna eta atera zion bere zukua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!