Iragarri bezala, ikusgarria

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 28a, 01:00

Antolatzaileek iragarri bezala, ikusgarria izan zen Sortuko dira besteak emanaldia. Euskal kantu­gin­tzan punta-puntan dabiltzan 6 ahotsek bat egin zuten larunbat gauean, Kiroldegian. Eta be­raie­kin batera, Iosune Marin kan­tautore hernaniarrak. Iraga­na­ri errespetuz begiratu eta etorkizuna aldarrikatu zuten, bertako artista klasikoen doinu­ak berriz interpretatuz eta baita Leonard Cohen, Pablo Mila­nes, Joe Co­cker edo James Brown bezalako nazioarteko ahots mi­ti­koen doinuak euskarara moldatuz.
Estitxu Pinatxoren ahotsak eman zion hasiera eta handik aurrera, bakarka, binaka eta hi­­ru­­naka jardun zuten: Petti eta Mi­xel Ducau, Alex Sardui eta Mi­kel Urdangarin, Olatz Prat, Iosune Marin... Denak batera abestuz bukatu zuten kon­tzer­tua. Aurreikusitako 2 ordu­ak atze­­an utzita, gauerdia pasata bukatu zen. Sorpresentzako tartea ere izan zen; besteak beste, giza harre­sia­ri bu­­ruzko abestia eskaini zuen Sarduik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!