Urteko Batzar Orokorra egingo du Dobera Euskara Elkarteak ostegunean, 19:00etan AEKn (Larramendi 11, behea). Zuzendaritza taldearen aldaketa izango da landuko den gaietako bat eta bazkideei dei berezia egiten die Doberak, batzarrera azaltzeko.
Horrez gain, elkarteak interes haundiko proiektu berriak ditu eskuartean, batez ere, Kronikari lotuta, eta bazkideen parte hartzea garrantzitsua ikusten da.
Txostenak eskuragarri
Batzarrean azalduko diren kontuen gai ordena, honakoa: iazko akta onartzea, 2013-2014ko egitasmoak eta aurrekontua, eta zuzendaritza taldearen aldaketa.
Iazko akta eta Dobera-Kronikako txostenak lortzeko, elkartetik pasa edo idatzi dobera@dobera.com helbidera.
Loteria, salgai
Urtero bezala, Doberak Gabonetako loteria jarri du salgai. Lau puntutan erosi liteke: Aitan-etxe tabernan, Dorronsoro okindegian, Kide kafetegian eta Dobera-Kronikan (Larramendi 11, behea). Aurtengo zenbakia: 01.591.