Bigarrenak ere ezin, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 27a, 02:00

Hernanik hiru garaipen lortu ditu jarraian Landaren, atzo El Salvadorri 25-22 irabazita. Aurten etxean beraiei irabaztea zaila izango dela argi geratu zen, bigarren sailkatuak ere ezin izan baitzuen.
Lehia estua eta borrokatua izan zen. Partidua ez zen nahi bezala hasi, laugarren minuturako aurreratu egin baitziren Valladolidekoak, zigor kolpe bat tarteko. Aurreneko 20 mi­nu­tuetan, euren zelaitik atera ezinda ibili ziren etxekoak, txuri-beltzen presioko erasoari eusten. Baina azkenean lortu zuten aurkariaren zelaia konkistatzea. 25garren minutuan, Ivan Zapiainek entsegua egitea lortu zuen. Zapiai­nek atzo jokatu zuen  aurreneko aldiz Oho­rezko Mailan. Igor Genua­ren gauzaketari esker, 7-3 aurreratu zen Hernani. Era­sorako grina berreskuratuta, joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatia, mugitua
Bigarren zatia hasi eta berehala, Genuak hiru puntu gehitu zizkion markagailuari, drop baten bidez. Hala ere, segitu­an iritsi zen gaztelarren eran­tzuna. Ma­mea­ren entsegua eta Rodrigue­zen gauzaketaren on­dorioz, 10na berdindu zu­ten 55garren minutuan. 70ga­rren minutuan, berriz, Mattin Mu­jika gaztearen bidez iritsi zen hernanairren hi­ru­garren en­tsaioa. Azken mi­nu­tuak tentsio haundikoak izan ziren, Salva­dorrek bi en­tsa­io egin baitzituen azken lau minutuetan. Dena dela, Ge­nu­ak gauzatutako zigor kolpeak nahikoa abantaila eman zien etxekoei.
Partidu ederra jokatu zuten bi taldeek eta txalo artean agurtu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!