Bolada onari eutsiz, beste hiru puntu

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 27a, 02:00

Hernanik merezi gabe galdu zituen ligako aurreneko bi partiduak, baina azken partiduetan garaipenak bata bestearen atzetik datoz. Atzo ere 4-0 irabazi zion Beasaini. Aurreneko zatia nahasi xamarra izan zen eta pare bat aukera izan arren, ez zuten golik sartzea lortu txuri-berdeek. 0-0 iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian argi geratu zen etxekoen nagusitasuna eta golak halaxe iritsi ziren. Golegile­ak: Lore Carrasco, Olaia Jauregi, Kattalin Badiola eta Leire Juanes.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!