Urtero bezala, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak festa antolatu du gaur Gipuzkoako odol emaileak omentzeko. 25, 40 edo 50 aldiz odola eman dutenak omenduko dituzte eta tartean dira 29 hernaniar. Emandako laguntza eskertuz, merezitako intsigniak eta diplomak banatuko dizkiete.
Gainera aurten, festa antolatzeko ardura Hernaniko ordezkaritzak izan du.
Harrera eta bazkaria
Festa, Urnietako Oianume jatetxean izango da. 13:15etan, harrera eta agurra egingo zaie odol emaileei eta 13:30etan, dominak banatuko dizkiete. ondoren, 14:00etan, bazkaria izango da.
Menu ederra izango dute zain: lehendabizikoak (urdaiazpiko iberikoa; foie ogi xigortuarekin; brick saskitxoa idi buztan, onddo eta foie saltsaz beteta; ganbak plantxan); bigarrenak (eguneko arraina, idi azpizuna plantxan piper eta patatekin); tarta izozkiarekin; edaria, kafea eta cava.
Hernaniko odol emaile omenduak
25 estrakzio
Fermin Almandoz Sanchez
Martin Ansa Legarreta
Pedro Arregui Arrieta
Ibai Azpeitia Ayestaran
Jose Antonio Azpiolea Liceaga
Juan Bergareche Anabitarte
Jose Ramon Berrondo Ayerza
Iñaki Elizetxea Arbiza
Jesus Gallego Lopez
Mª Jose Garcia Goiburu
Jose Luis Garcia Vazquez
Juan Jose Goenaga Izaguirre
Itziar Goikoetxea Lizeaga
Iñaki Illarramendi Iturralde
Fcº Javier Platero Fajardo
Antzine Rodriguez Apaolaza
Ignacio Silva Enatarriaga
Iratxe Ugalde Etxezarreta
Mª Pilar Uria San Sebastian
40 estrakzio
Kutxi Ezponda Irizar
Mª Jose Iturralde Vitoria
Mª Dolores Perez Figueroa
Mirari Salazar Iradi
Mª Lurdes Tranche Paternain
Mª Luisa Zumalde Ibabe
50 estrakzio
Jesus Garcia Rodrigo
Aitor Navarro Muniain
Rafael Recalde Amonarraiz
Pedro Urdampilleta Artuzamunoa