Disneyren azkena: ‘Aviones’

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 26a, 02:00

Gaztetxoentzako ere izango da zine emanaldia gaur eta bihar (16:30), Biterin. Disneyren azkena jarriko dute: Aviones. Dusty hegazkin bat da eta amets bat dauka: distantzia altuko hegaldien txapelketan hartu nahi du parte. Baina Dusty ez zuten egin lehiaketetan parte hartzeko eta... alturari beldur dio! Esperientzia haundiko hegazkinlari bati eskatuko dio laguntza, egungo txapeldunari irabaztea baitu helburu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!