Nikaraguako pintura lanak ikusteko aukera paregabea dauka Biterira azaltzen denak, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Igor Corrales artista nikaraguarra Donostian bizi da joan den aspaldian, eta Gipuzkoako herri askotan jarri ditu bere lanak erakusketan. Hernanin, xilografia eta linografiak ekarri ditu, eta azaroaren 5era arte izango da aukera ikusteko.
Kaiak, bodegoiak,
emakumeen siluetak...
20 urtetik gora daramazki Corralesek pintura-lanak egiten, eta munduko 30 herrialdetan jarri ditu erakusketak: Estatu Batuak, Venezuela, Frantzia, Argentina... Momentu honetan Gipuzkoan dabil, eta herriz herri ari da erakusketak jartzen. Denetik marrazten du, eta idatzi ere bai, bere lanetan. Hernanira ekarri dituen marrazkietan bodegoiak badira, kolorez beteak, eta baita itsas ertzeko kaiak ere, txuri beltzean marraztuak. Detaileak, aingura gorriak, emakumeen perfilak... ikusgai dira denak Biteriko erakusketa gelan.
Somotoko lurretatik...
Bizitza gogorra izandako artista da Corrales, Europan leku bat egin nahian erakusketetan buru belarri ari dena. Ume garaian «ia dena» marraztu izan duela dio, eta hala ikusten da bere xilografia eta linografiatan. Liburuxka moduko batzuk ere jarriak ditu, erakusketan tartekatuta, eta testu zatiak ere ageri dira, bisitariaren denborapasarako.