Emakumezkoen Zazpiko Txapelketa Autonomikoa jokatu da Bartzelonan, aurreneko aldiz eta Euskadiko selekzioak hirugarren postua lortu du. Bertan parte hartu dute Hernaniko hiru jokalarik: Maialen Aranegi, Amaia Erbina eta Marta Tejerok. Nick Marshall Euskadiko hautatzailea pozik agertu da lortutako emaitzarekin: «Talderik gazteena eraman genuen txapelketara. Gauza ederrak egin dituzte, baina norberak nola jokatzen duen ezagutzea falta izan zaigu. Asko hobetu behar dugu. Entrenamendu bat bakarrik egin dugu eta hobetzeko denbora daukagu». Euskadik Katalunia B eta Valentziaren aurka galdu zuen (0-12 eta 5-17), baina Extremadurari irabazi egin zion (22-0). Hirugarren geratzeko partiduan ere, Nafarroa mendean hartu zuen (27-0). Katalunia Ak irabazi zuen txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!