Lehia polita bihar, Corral eta Magiren artean

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 26a, 02:00

Hernaniko Xake Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da bihar Zumitzan, 16:00etatik aurrera. Lehenengo postuetan dira, 2 punturekin, Corral, Martiarena, Magi eta Ixidro. Hori horrela, lehia polita izango da bihar Corral eta Magiren artean. Honakoak, partidak: Corral/Magi; Martiarena/Dani; Kofi/Navascues; Mikel/Erdozio; Arkaitz/JR Altuna; Romero/Cortes; Endika/Jon Mikel; Fermin/Iker; Julen/Oxan; Corbella/Berrotaran. Manso eta Ixidrok atsedena dute. Aurten, 22 jokalarik eman dute izena txapelketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!